Alzuri Foto
  • Kontaktua
  • Hasiera

Telefonoa 943 88 04 78

Enpresa

Foto Alzuri 1941ean sortutako enpresa da eta argazkigintzan eskarmentu handia du. Urteetan zehar hazten joan den eta Goierriko eskualdean eta Gipuzkoan kalitate eredu bihurtu den familiako negozio bat da. Bi saltoki ditugu, bat Beasainen eta bestea Urretxun. "Merkalitatea" bereizgarria izateak gure zerbitzua kalitatekoa dela eta gure profesionaltasuna ziurtatzen ditu.

Argazkilaritza profesionalen zerbitzuak

Profesional eta sortzaile onenek aholkatutako argazkigintza zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Erreportaje fotografikoetan eta estudiokoetan espezialistak gara. Horrez gain, punta-puntako errebelatuak eta lanketa duten argazki-ekipoak ditugu. Horien bidez kalitate eta bukaera ezin hobea duten lanak lortzen ditugu.

Ezkontzetarako, Jaunartzetarako, Bataioetarako eta abarretarako erreportajeak

Kalitateko argazki erreportaje profesional bati esker zure une berezia betiko bihur ezazu. Espezialistak gara ezkontzetarako, jaunartzetarako eta mota desberdinetako ospakizun pertsonaletarako erreportajeak sortzen. Ikaragarri gustatuko zaizkizun ideia fresko eta sormen handikoak eskaintzen dizkizugu.

Begiratu ezkontzen galerian

Begiratu Jaunartzeen galerian

Kirol-ekitaldien eta bestelakoen erreportajeak

Gure argazkilari-taldeari eta kolaboratzaileei esker gai gara kirol-ekitaldi handien erreportajeak egiteko, esaterako, Ehunmilak Ultratail bezalakoena. Horrez gain, mota desberdinetako ekitaldien erreportajeak ere egiten ditugu. Notario-akten argazkiak ere bai.

Ehunmilak online denda

Estudioko argazkia

Umeen, bikoteen ,lagunen, animalien erretratuak, enpresetako produktuen argazkiak, publizitate-argazkiak... Gure estudioak zure beharretara egokitzen den edozein argazki mota egiteko aukera ematen digu.

Begiratu estudioko argazkien galeria

Publizitate-argazkia eta produktuen argazkiak

Publizitate-argazkiak eta produktuen argazkiak estudioan bertan edo kanpoan egiten ditugu. Enpresa eta lokalen dekoraziorako argazki-proiektuak ere sortzen ditugu.

Begiratu publizitate-argazki galerian

Argazki-materialen salmenta

Argazkiak ateratzeko mota desberdinetako markarik oneneko materiala dugu. Gure adituek zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aukeratzen lagunduko dizute:

  • Canon
  • Nikon
  • Sony
  • Olympus
  • Pentax
  • Panasonic
  • Kodak
  • Lowepro

Tamaina txikiko eta handiko errebelatuak, kamisetak, produktuak...

Argazkien prozesaketa eta errelebatua egiteko ekiporik aurreratuena dugu. Nortasun-agirirako argazkietatik hasi eta tamaina handiko argazkiak ere egiten ditugu eta kartelak ere bai. Horrez gain, zure argazkirik kutunena jartzeko objektu desberdinak ditugu, besteak beste, kamisetak, katiluak... Argazki-album pertsonalizatuak ere egiten ditugu.

Ezkontzetarako, jaunartzetarako... albumak

Ezkontzetarako, jaunartzetarako, bataioetarako, estudioetarako e.a-etarako albumak diseinatzen ditugu. Albumak diseinatzeko teknika, material eta estilo desberdinak erabiltzen ditugu. Horrela, kalitate goreneko emaitza originalak eta bakarrak lortzen ditugu.

Hofmann argazki-albumak

Hofmannekin lan egiten dugu zuk zeuk albuma era erraz eta praktiko batean sortzeko. Irudien maketazio-programa zuk zeuk deskarga dezakezu eta horrela zure albuma sortzen has zaitezke. Jarraian doakizun gure Hofmann kodea sartu eta albuma zure etxean bertan edo gure dendetan jaso dezakezu. Horretarako denborarik izango ez bazenu, guk geuk sortuko dugu zure album pertsonala.

Hofmann kodea:340638

Irudien ukitu eta prozesatu digitala

Zure aitona-amonen antzinako argazki hori berreskuratu nahi duzu? Edo zure familiarekin argazki-muntaketa egin dezakegu?Gure irudi-digitalen prozesaketan eta tratamenduan adituak zuk behar duzun guztia egiteko gai izango dira.

Legezkoa Oharra    info@fotoalzuri.com    © Foto Alzuri    Nafarroa Etorbidea 1, 20200 Beasain    T. 943 88 04 78

Web Mapa